ARTEA

JAN, Guy Delisle eta Bryan Talbot, Getxoko Komiki Azokan

Getxoko Komiki Azokaren hamabigarren edizioa aurkeztu zuten atzo, azaroak 11, Bilbon. Izan ere, azoka marrazki zalea azaroaren 22tik 24ra arte egingo da, eta, guztira, 60 salmenta postu izango dira, komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, eta fanzineak, besteak beste.

Aurtengo protagonistei dagokienez, Guy Delisle kanadiarra (umore grafikoaren maisua), Bryan Talbot britainiarra (Eisner komiki-sari ospetsuaren irabazlea), eta JAN espainiarra (Superlópez komiki ezagunaren egilea) izango dira gonbidatu nagusiak.

Hiru horiez gain, beste izen azpimarragarriak batzuk ere izango dira Getxon, tartean, Alfonso Zapico, David Rubín, Raquel Córcoles eta Juan Luis Landa.

Aupatutako egileen partaidetzaz gain, bestelako jarduerak ere izango dira Azokan: Alemaniako komikigileen belaunaldi berriei buruzko Comics, Manga & Co erakusketa; David Rubín ilustratzailearen Beowulf lan berriaren inguruko beste erakusketa bat; Ultrarradio taldeak argitaratu dituen lanen erakusketa; Jose Luis Landaren 1512: In Memoriam Nafarroako konkistaren gaineko liburuaren ilustrazioak…

“Horri guztiari argitaletxeek eta egileek berrikuntzen inguruan egingo dituzten aurkezpenak gehitu behar zaizkio, Azokan horiek ere garrantzitsuak baitira. Ez dira ahaztu behar, ezta ere, areto nagusian egunero izango diren hitzaldiak eta mahai-inguruak eta zine proiekzioak”.

Informazio gehiago: salondelcomicdegetxo.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button