Bilboko FAS zineklubak Euskal Gidoigileak elkartearekin lankidetzan, Lope (Andrucha Waddington, 2010) filma proiektatuko du gaur, abenduak 4, El Carmen artoan 19:45ean. Emanaldian Ignacio del Moral pelikularen gidoilarietako batek parte hartuko du.
Filmak Lope de Vega idazle espainiarrak gaztaroan izandako maitasun aferak ditu ardatz. Andrucha Waddington brasildarraren lana, gainera, Venezia eta Torontoko jaialdietarako aukeratua izan da.
Honatx filmaren sinopsia: “XVI. mendeko Madrilen, idazle ezaguna izan aurretik Lope de Vegak bi emakumerekin izandako afera kartsua da filmaren ardatza. Batetik, Isabel de Urbina, gerora bere emaztea izango zena, baita alabaren ama ere. Bestetik, Elena Osorio, Velazquez familia boteretsuaren alaba. Idazleak haren aitarentzat idazten zituen komediak, eta bitartean alabari gorte egin”.
