BERTSOTAN

Aste honetako bertso-saioak, Araban

Arabako Bertsozale Elkarteak asteon izango diren bertso-hitzorduen zerrenda bidali du. Hala, bihar bertan, azaroak 17, bi saio izango dira, hain zuzen ere, Gasteizen eta Murgian.

Gasteizen Bertsolharitza haurrentzako ikuskizuna izango da Judimendi liburutegian, 18:00etan; Murgian, ordea, bertso-saio didaktikoa, Udaletxeko aretoan, 19:00etan.

Ostiralean, azaroak 15, Bitorianon bertso-afaria izango da. Bertan, ondokoen parte hartuko dute: Iñaki Viñaspre eta Jone Uria. Hitzordua, 20:30ean izango da.
Egun berean, baina Kanpezun, Bertxoko Sariketaren azken kanporaketa egingo da Ibernalo aterpetxean. Afaltzeko orduan, 21:30ean, elkarren aurka arituko dira bi bikote: Jagoba Apaolaza eta Ander Solozaba, eta Julen Zulaika eta Paula Amilburu.

Larunbatean, Ilarduian bertso-afaria izango da, 20:00etan, Kontseju Etxean, eta mahaiaren inguruan ondokoak arituko dira bertsotan: Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea.

Amaitzeko, igandean, azaroak 17, zita handia izango da Murgian. Izan ere, egun horretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa egingo da Palatu kiroldegian, 17:30ean: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Unai Agirre, Xabier Silveira, Fredi Paia, eta Beñat Gaztelumendi lehiatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu