MUSIKA

Jazz ederrena Iruñeko “Urtarrijazzak” zikloan

Urtarrijazzak zikloak 2022 urteari ongi etorria emango dio jazz musikarien kontzertu ederrekin. Hala, urtarrilaren 11tik 31ra, Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean, kontzertuak, hitzaldiak eta erakusketa bat antolatu dira.

Ostiralean, hilak 14, izango da lehen kontzertua Maite Iriarterekin. Hainbat bandatan eta musika proiektutan parte hartu ondoren Maite Iriarte konpositore eta interpreteak Sintiente bere musika-proiektu berriko kantuak aurkeztuko ditu zikloan. Maite Iriarte musikaria eta psikologoa da, eta musikaren ahalmena eta aplikazio terapeutikoak aztertzea du helburu. Jazza erreferentziatzat hartuta, askotariko genero eta estiloak arakatzen ditu: boleroak (arima ukitzen diotenak), bossa, swinga, bluesa…
Datozen egunetan, Terela Gradin, Harmonica Le Whisky, Move Quartet, Urtarri-Jam Session, eta Nô Tchon (Gure Lurra) arituko dira.

Antolatu diren hitzaldietan, honako gaiak landuko dira: Don Pedro Iturralde, Toots Thielemans Mendeurrena, eta John Coltrane: Jazzaren erraldoi bat.

Toki berean ere, Urtarrijazz bortz urte izeneko erakusketa abian jarriko da, urtarrilaren 12tik 31ra arte.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button