ARTEA

Artium Museoak Rafael Lafuente artistaren “Konposaketak” erakusketa abiatu du

Artium Museoak Rafael Lafuente artistaren Konposaketak | Composiciones erakusketa atondu du, eta berau ikusgai izango da maiatzaren 14ra arte.

Rafael Lafuenteren (Gasteiz, 1936-2005) lau hamarkadatako lana bildu da bertan (60ko hamarkadatik 2004ko data duten azken lanetaraino, hil baino pixka bat lehenago).
Urte horietan zehar, “Lafuentek teknikak, bitartekoak, euskarriak eta formatuak ikertu eta esperimentatzeko, erreferentzia ikonikoak ezabatzeko eta arazketa formala egiteko prozesu jarraitu eta sakona garatu zuen, lanen sekuentziak landuz lengoaia geometriko zorrotza garatu arte. Hizkuntza hori kolorearekin (protagonista gisa), lerroarekin, planoarekin eta konposizioarekin izandako elkarrizketaren emaitza da.”

Erakusketa horretan margolanez gain, erakusketak artistaren, ilustratzailearen eta irakaslearen nortasun sortzailea zehazten laguntzen duten dokumentuak eta marrazkiak ere jarri dira ikusgai.  Gainera, erakusketaren harira, Artium Museoak argitalpen bat plazaratu du, Enrique Martínez Goikoetxea komisarioaren eta Juan Luis Moraza artista, komisario eta irakaslearen testuekin.

Hortaz, Konposaketak | Composiciones erakusketak Rafael Lafuenteren nortasun sortzailearen profil zabala eta konplexua eskaintzen laguntzen du, ilustratzaile eta diseinatzaile gisa duen alderdia barne.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button