
Getxo Sormen Hub Algortan dago eta sektorea profesionalizatzeko ekintzak ere eskaintzen ditu, hala nola aholkularitzak, programak eta topaketak.
Toki hori Artisten Ahalduntze Zikloa jardunaldien agertokia izango da egunotan, non musikari eta sortzaileei beren ibilbide profesionalerako funtsezko tresnak eskainiko diren.
Musikarik antolatuta, eta Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoaren Arloa, AIE eta SGAEren babesarekin, programa honek sektoreko adituak bilduko ditu prestakuntza zehatza eskaintzeko antolatu diren bi saiotan.
Hala, martxoaren 20an, kultur kudeatzailea den Myriam Mirandak Artisten Estatutua jorratuko du, fakturazioari, kontratazioari eta eskubide laboralak argitzeko helburuarekin. Aste bete geroago, martxoaren 27an, musikaria eta dibulgatzailea den Ainara LeGardonek Adimen Artifiziala eta haren eragina kulturan izeneko saioa eskainiko du.
Formazioak aurrez aurrekoak izango dira (17:00-19:00etara) eta 20 lagunentzako tokia egongo da saio bakoitzean. Saioen amaieran, parte-hartzaileek networking egiteko aukera izango dute.
Informazio guztia: Musikari.