
Getxophoto jaialdiaren bederatzigarren edizioa abiatu da bidaia mota guztiak bere barnean biltzeko eta erakusteko.
Urrira bitartean, 20 egilek parte hartuko dute bertan euren ikuspuntua eskainiz, eta 20 erakusketa ezberdinak jarriko dira martxan. Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharreraino doan ibilbidean eta erakusketa aretoetan eta eraikin publikoetan ikusgai jarriko dira irudiak.
Getxophotori lotuta eta bertako zaleen laguntzaz, hainbat jarduera kultural paralelo ere antolatu dira, hala nola proiekzioak, aurkezpenak, tailerrak, bisita gidatuak eta abar.
Irekiera jaia gaur bertan egingo dute Areetako Andres Isasi musika eskolan, eta bertan Christian Caujolle komisarioa eta jaialdian parte hartzen duten argazkilariak bilduko dira.
Egitarauaren gaineko xehetasunak eta bestelako kontuak kontsultatzeko: http://www.getxophoto.com/eu webgune ederra duzue.
SPOT GETXOPHOTO 2015 from getxophoto on Vimeo.