ESZENA

ArteDrama eta Axut! konpainiek “Hondamendia” egingo dute Arriagan

ArteDrama eta Axut! konpainiek Hondamendia egingo dute Arriaga Antzokian, igandean, azaroaren 20an, 19:00ean.

Harkaitz Canok izkiriaturiko piezak Zaldibarko zabortegiaren kasua, pandemia, komunikabideak eta gizartea biltzen eta nahasten ditu. Izan ere, azken urteotan euskal gizartea kolpatu duten bi auzi potolo azaltzen dira, batetik Koronabirusaren pandemia, eta bestetik Zaldibarko zabortegiko gertakaria. Eta bi auzi horiekin batera, komunikabideen papera aztertzen da.

“Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. (…)  Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.”

Ximun Fuchs-ek zuzendutako obra honetan, Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Guimerá, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi, Maite Larburu, Manex Fuchs eta Eneko Gil aritzen dira taula gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button