IKUS-ENTZUN

Gaztezuloren bide lehiaketarako prest?

Bideogintzarekin zoratuta bazaudete, Gaztezulok bere VII. Bideo Lehiaketa antolatu du. Hoan hemen bere gonbitea: “Hemen da urte osoan zehar itxaroten ari zinen unea: Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta errodatzen hasi! Lanak entregatzeko epea urriaren 7an zabalduko dugu eta azaroaren 10ean itxi. Ondoren, epaimahaikideak lanean jarriko ditugu. Azaro bukaeran jakitera emango ditugu irabazleen izenak eta abenduko sari banaketa ekitaldian hainbat sorpresa izango dira. Jarri martxan! Sari potoloak dituzu zain eta! “

Bideoak urriaren 7tik azaroaren 10era bitarte aurkeztu ahal dituzue. Lanok gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutukoak izango dira, eta gaia honakoa da:  Charles Chaplinen The Kid filma abiapuntutzat hartuta, honako gaian oinarritutako istorioa jorratu beharko duzue: “zure eskuetara iristen den mezu batek aurreikusitako planak aldatuko dizkizu…”. Film labur bakoitzean GAZTEZULO aldizkari bat azaldu behar da.

Bestelako zehaztasunak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button