Durangon, urtero egin ohi den Zilar Astea kultur ekimen tematikoak, artea izango du hizpide; hala, gaurtik apirilaren 12ra arte, musika, literatura, antzerkia eta argazkia ardatz dituzten hainbat ekitaldi izango dira Durangoko hamaika tokitan.
Bada, aste osoan egongo diren ekitaldien artean batzuk nabarmenduko ditugu; esaterako, apirilaren 8an, Durangaldeko artea aztergai izango duen mahai-ingurua izango da Arte eta historia Museoan; mahai-ingurua Mikel Onandia Garate arte-historialaria kritikariak eta Miriam Peña arte-didaktikaria eta sortzaileak zuzenduko dute.
Apirilaren 12an, halaber, Zola Fuertesen Egun bat Argazki bat argazki-erakusketa zabalduko da Sapuetxe gaztetxean. Literaturak ere bere lekua izango du zilarrezko zazpi egunotan: apirilaren 12an, Durangoko liburutegian, Iñigo Aranbarri idazleak Abangoardiak euskal literaturan izaneko hitzaldia emango du.
Horrekin batera, ikastaroak ere izango dira: apirilaren 10ean, Arte Ttipi tailerrak; apirilaren 11n, birziklapena eta musika batzen dituen Birziklapenaz doinua…
Egitarauari lotuta xehetasun guztiak: berbaro.com.