IKUS-ENTZUN

“Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketa

Kontseiluak, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa antolatu du beste behin.

Film labur lehiaketa honen bitartez, herritarrei euskaraz bizitzeko arrazoiak eskaini; euskaraz bizi nahi duten herritarrek pairatu behar izaten dituzten egoerak agerian utzi; euskaraz bizitzea erabaki dutenen adorea eta horregatik jasotzen duten elkartasuna adierazi; sortzen eta jasotzen diren estimulu positiboak erakustea; eta euskaraz bizi nahi dut pentsamendua iraultzailea dela azpimarratu egin nahi da.

Film laburretan ideia hauetako bat edo antzekoren bat garatzea eskatzen da.

lanak bidaltzeko azken eguna irailaren 8a izango da, eta lanak aztertu ostean, sei sari banatuko dira profesionalen eta amateurren atalean. Lehengo sariak, 2.000 euro eta 1.000 euro izango dira, hurrenez hurren.

Hamar lanik onenak Donostiako Zinemaldian proiektatuko dira.


Oinarrietan datozen eta kontuan hartu behar diren bestelako datu teknikoak, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button