MUSIKA

Aurtengo “Haizetara” prest, Amorebieta-Etxanon

Asteburu honetan, ekainaren 24, 25 eta 26an, Haizetara nazioarteko jaialdia helduko da berriz Amorebieta-Etxano herrira. Aurtengo jaialdiaren XI. edizioa izango da eta kaleko musikaren erakustaldi bikaina izango da beste behin.

Ohikoa den moduan, banden eta kale musikaren jaialdiak lehiaketa zabalduko du egun horietan, eta hala, parte hartzaile guztiek banda onenari ematen zaion sariarengatik lehiatuko dira (10.000 €) eta baita instrumentista onenari ematen zaion sariarengatik (1.000 €).  Gainera, publikoaren saria ere egongo da (4.000 euro).

Aurtengo parte-hartzaileak toki askotatik etorriko dira. Musika akustikoa eta haize eta perkusio musika-tresnen erabilpen ederra egiten duen Farra Fanfarra (Portugal) bertan izango da; Madriletik Builders Brass Colective taldeak esperientzia zabala du nazio eta nazioarte mailako eszenatokietan, eta irratiko klasiko handien bertsioak egiten ditu; Gasteizkoak dira The Farra Marching Bandeko kideak. Bost musikarik osatzen duten talde honek jazz, dixieland, marching band, funk… errepertorio bariatua eskaintzen du; Mexikotik Brass Street Boys etorriko da jazz soinuak, funk zaporeak eta elektroa nahasteko prest; Italiatik, Camillocromo swing orchestra etorriko da, eta swing eta zirku soinuak ekarriko ditu. Orkestra dotorea, ikusleak magia eta fantasiazko mundura daramatzana.
Parte hartuko duten beste banda batzuk honakoak dira: Balcony Players (Holanda, Belgika, EEBB…), The Busquitos (Holanda), Band of streets (Hungaria), El Fecha Negra (Alemania) eta Los Boozan Dukes (Katalunia).

Programazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button