IKUS-ENTZUN

Arrazakeriaren aurkako zinema zikloa, Nafarroako Filmotekan

Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren (martxoak 21) harira, Nafarroako Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuak, Nafarroako Filmotekarekin elkarlanean, Arrazakeriaren aurkako zinema zikloaren bosgarren edizioa antolatu du.
Ziklo honetan haur migratuak eta haien familiak eta jatorri kulturalak izango dira ardatz.

Guztira, hiru film pantailaratuko dira, solasaldi labur batekin batera. Hala, gaur izango da lehen saioa, eta Sherry Hormann zuzendariaren Desert Flower (2009) filma proiektatuko da. Emakumeen genitalen mutilazioari buruz jendaurrean hitz egin duen lehen emakumea Waris Dirie izan zen, eta bere bizitza kontatzen da obra horretan. “Historia honek indarkeria eta bidegabekeria jorratzen ditu, ohitura erlijiosoak kritikatuz, hala nola behartutako kastitatea eta emakumeen genitalen mutilazioa zenbait herrialdetan. Kontakizun gordinaren hasiera badu ere, denborarekin maitagarrien ipuin bihurtzen da, eta ez ditu ezkutatzen egungo munduaren errealitate  gogorrak.
Solasaldian Flor de África Elkarteko eta Black Power taldeko ordezkariak bilduko dira.

Martxoaren 13an, Tori eta Lokita izeneko filma proiektatuko da. Piezak Afrikatik bakarrik Europara doazen haur eta nerabe baten bizitza kontatzen du.

Eta azken saioan, martxoaren 20an, txinatar jatorriko bi neskatoren eta nerabe baten istorioa biltzen duen Chinas  filma ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button