BERTSOTAN

“Arantza Hernandez Ezeiza” Bertsopaper Lehiaketa, Altzan

Bertsopaper lehiaketa hau 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua da. Lanak aurkezteko epea, maiatzaren 22era arte izango da.

Parte hartzeko honako hauek egin behar dira: Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira. Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu. Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute. Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea. Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira. Lanak bakarkakoak izango dira

Lehiaketako irabazleak 200€ eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko ditu; eta Altzako onenarentzat oroigarri bat eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra egongo dira.

Lan guztiak posta elektroniko bidez bidaliko dira, goitizen batez izenpetuta bizarrain@altza.net helbide elektronikora. Epaia ekainaren 2an emango da ezagutzera, eta sari banaketa, Altzako XXV. Bertso Aroko ekainak 8ko bertso saioan izango da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button