
Lisboako Joana Pimenta zinegilearen Um campo de aviação (2016, Portugal/EEBB/Brasil) film labur dokumentalak irabazi du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren-ZINEBIren 58. edizioko Sari Nagusia.
Euskal Zinearen Sari Nagusia emakumeak protagonista dituen 15 minutuko Gure hormek (2016, Euskadi) dokumentalak irabazi du. Maria Elorzak eta Maider Fernandezek (Las chicas de Pasaik) zuzendu dute.
Juanjo Giménezek zuzendutako Timecode (2016, Espainia) fikziozko film laburrak irabazi du Zine Espainiarraren Sari Nagusia. Gerardo Naumann zinegilearen El trabajo industrial (2015, Argentina) filmak lortu du Film Latinoamerikar Hoberenaren Saria.
Zine dokumentalaren atalean, Urrezko Mikeldia Eloy Domínguez Serénen Rust (2016, Suedia/Espainia) filmak jaso du, eta Elena López Rieraren Las vísceras (2016, Espainia) dokumentalak irabazi du Zilarrezko Mikeldia.
Fikziozko film hoberenaren Urrezko Mikeldia, Eduardo Brito portugaldarraren Penúmbria (2016, Portugal) lanak irabazi du, eta kategoria horretako zilarrezko Mikeldiari dagokionez, Camilo Restrepo zinegile kolonbiarraren Cilaos (2016, Frantzia) filmak jaso du.
Animazioaren atalean, Urrezko Mikeldia Volker Schlechten eta Alexander Lahlen Kaputt (2016, Alemania) lanak irabazi du, eta Anna Budanovaren Sredi Chernyh Voln (2016, Errusia) filmak jaso du Zilarrezko Mikeldia.
Zinegile gazteen opera primei eskainitako ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) saria Nele Wohlatzen El futuro perfecto ekoizpenak jaso du. Eta aurtengo edizioan jaialdian parte hartu duten euskal film laburren artean hiru sari ezberdin emango dira: Ivan Sokoloven Anónimo; Aitor Gutiérrezen Ulises; eta Aritz Villodasen Jules D.
Informazioa Zinebin duzue.