ESZENA

“Poltsiko Antzerkia” Donostiara heldu da berriz

Poltsiko Antzerkia Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan.

Aurtengoa hogeita hamabigarren edizioa izango da eta maiatzaren 4tik 21era bitartean izango da. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan.

Egitaraua oso interesgarria izango da eta bertan Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren obra irabazlea ikusteko aukera egongo da, Kris eta Krash ile-apaindegia antzezlana, Nomofobikak konpainiaren eskutik. “Kris eta Krash ile-apaindegian elektrizitatearen erabilera mugatuta dute (lehorgailua, plantxak, toaila-lehorgailua…) ordaindu behar dituzten faktura altuengatik (argiarena, urarena). Hala ere, bezeroek ez diote joateari utzi, beren ile-apaintzaileei esker beraien arazoak hobetzen baitira, beraien artean hitzegiteagatik, adiskideak izango balira bezala sentitzen direlako.”

Horretaz gaina honako ikuskizun hauek ere programatu dira: Jon Martinez Txikiren Euskaldunen jatorria, historia ta irria bakarrizketa, Las Couchers taldearen Charlas De Azucarillo, Pein Treren Verdades como puños, Tartean Teatroaren Ez dok Ero (desentxufatua), Diego Peñaren Veintiuno, Amelie La Magaren Más magia, Alazne Etxeberriren Nola edo hala aterako gara, eta abar. Programazio osoa ikusteko egin hemen klik.

Azkenik, 19an, Poltsiko Antzerkiaren 32. Jaialdiaren festa egingo da, eta Demode Quarteten EPA publiko guztiarentzako umorez betetako ikuskizun musikala, eta Albina Stardust & Divina Comediaren Drag Show-a ikuskizunak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button