IKUS-ENTZUN

Juan Bidegain zuzendariaren azken lanak Markinan ikusgai

Oraingoan ere kalitate eta sentsibilitate handiz egindako lanak dakartza Juan Bidegainek, horren erakusgarri dira hainbat eta hainbat zinemalditan onartuak izan diren lanak. Aipatu behar da 0.39-k dagoeneko bi sari lortu dituela.

Etxeko Bandan lanean bi arrantzale agertzen dira: arrantzaleen jakinduria eta ikasteko grina. Garai bateko jakinduria gal ez dadin, arrantzale zaharrak bere esperientzia transmititzen dio gazteari. Denborekin batera bizimoduak ere aldatzen doaz. Gaur egun jende gutxik nahi du itsasora joan.
Eta 0.39 gauza asko izan daitezke. Gehienentzat zenbaki bat, besterik ez. Arrantzaleentzat esanahi berezia du.

Juan Bidegain Rockall film interesgarriaren egilea ere bada. 1977. urteaz geroztik, Ondarroako arrantzaleek Rockall eta Hebridas itsasoetan arrantzatzen dute. Ipar Eskozian, etxetik 1800 km-tara, hiru hilabete, hau da, 100 egun egingo dituzte haizea jaun eta jabe den inguruetan. Horrelako egoeretan arrantzaleek itsasontzia pospolo kaxa edo intxaur-oskola dela esaten dute.

Uhagon Kulturguneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button