BERTSOTAN

“Bertsoderbia” saioa, igandean Amorebieta-Etxanon

Bertsoderbia saioa, Athletic Clubeko eta Real Sociedadeko bertsolarien artekoa, igande honetan, hilak 20, antolatu da Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan, eguerdiko 12:30ean.

Aspalditik antolatzen dira horrelako saioak, bi taldeak zelaian aurrez aurre aritu aurreko egunetan, eta bertso-saioa Athletic Fundazioak Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean antolatzen du, lehia jatorra sustatzeko asmoz. Bertsoderbian Reala eta Athletic Club ordezkatzen dituzten bertsolariek parte hartzen dute. Bertsolariak euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan aritzen dira bat-bateko bertsotan.

Txuri-urdinen aldetik Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira, eta zuri-gorrien aldetik, Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga bertsolariak. Gai-jartzailea Zornotzako Bertso Eskola Eta Abar izango da.
Saio honetan gaiak jartzeko Eta Abar Zornotzako bertso eskola arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button