
Maluta jaialdiak munduko hainbat lekutatik iritsitako zirkuko artisten funtzio esklusibo eta errepikaezinak bilduko ditu egunotan. Trebetasunen, birtuosismoaren eta poesiaren erakustaldi laburrak egingo dituzte hainbat taldek Durangon eta Galdakaon.
Ganso&Cia taldeak antolaturiko jaialdiko eszenatokian, “sarerik gabe, lehoirik gabe, baina talentuz gainezka”: Gaia Panero (Italia), Gonzalo Albiñana (Gaztela-Mantxa), Non Sin Tri (Madril-Katalunia), Miguel Gigosos (Gaztela Eta Leon) eta Zirkozaurre (Euskadi) arituko dira.
Abenduaren 27, 28 eta 29an, Durangon izango dira artista horiek guztiak, eta hurrengo egunean, hilak 30, Galdakaora joango dira.



