ARTEA

Berlingo harresia argazkilarien begietan

Erakusketa honek zortzi argazkilarien lanen bitartez, Berlineko harresiaren erorketaren aspektu ezberdinak aurkezten ditu. Egile hauek ibilbide desberdinak dituzte, kazetarigintzatik hasita arkitekturazko argazki klasikoetaraino.
Batzuek naturalki eman zuten harresiaren erorketaren berri, bere momentu eta lekuan, honek dakarren dramatismoarekin eta beste batzuek aldiz metodologi jakin bat jarraituz edota distantzi bat hartuz jokatu zuten. Gainera, harresia bere horretan, mendebaldean sorkuntzako margoekin eta ekialdean aldiz kolore grisarekin interes artistikoaren jomuga azaltzen da.

Gaur egun 20 urte pasa ondoren, zail egiten zaigu imaginatzea
nolako itxura azaltzen zuen Berlineko erdigune historikoak. Hau gogoratzeko Branderburgoko Atea Fundazioak dokumentu fotografikoekin eta Berlineko harresiaren erorpenaren interpretazio
artistikoekin eginiko erakusketa hau antolatzeko ekimena
izan du.

Photomuseum-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button