ARTEA

Ana G. Lartitegui artistak “Tentelontzia” erakusketa paratu du

Ana G. Lartitegui artistaren Tentelontzia erakusketa Azkuna Zentroko Mediateka Galerian egongo da ikusgai irailaren 29ra arte.

Gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratu den artista bilbotarraren La nave de los necios libururako sortutako akuarela originalak biltzen dira erakusketan, 18 ilustrazio guztira, “Errenazimentuko pintura flamenkoaren tradizio satirikoarekin lotzen duen istorio baten kontakizun grafikoa direnak”.

Erakusketako 18 ilustrazioek pintura-maisu handiekin lotzen dituzte haur eta gazteak, hala nola El Bosco, Brueghel Zaharra edo Patinir eta Flandriako beste maisu batzuen obretako eszena satirikoak eta kostunbristak aipatuz, “giza ergelkeriaren gehiegikeriak islatu nahian”.

Liburuak ergelen hiri batean bizi eta asko aspertzen den mutil bizkor baten istorioa kontatzen du. “Asperdura hori gainditzeko, erabakitzen du auzokoari txantxa bat egitea. Hortik aurrera, gertaerak kateatu egiten dira bidaia eldarniotsu eta gorabeheratsu bat sortuz eta era askotako pertsonaiak tartean sartuz. Azkenean, modu harrigarri eta ustekabeko batean, gertaeren ardura hasieran sortu zituen pertsonari egokituko zaio”.

Ana G. Lartiteguik 1989an argitaratu zuen lehen obra. Ordutik, haurrentzako liburuak egiten aritzen da ilustratzaile gisa. Fikzioa ere idazten du, hala nola aipatutako La nave de los necios lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button