IKUS-ENTZUN

Nokodek bideosormen mostra Donostian maiatzaren 29ra arte

Erakusketan bideo piezak eta artistek mostrarako bereziki sortutako instalazioak ikusi ahal dira astelehenetik larunbatera, eta asteburuak aldiz, zuzeneko emanaldiak eta performance ezberdinekin betetzen dira.

Beste alde batetik, Val del Omar zine zuzendariari omenaldia egingo diote aste osoan. Oraindik ia ezezaguna den zinemagile honen obrak hobeto ezagutzeko aukera dago berak sortutako bideo esperimentalen bitartez. Gainera, bere olerki sorta bat irakurri daiteke, eta Rebeca Wilkinson artistak sortutako collageen bitartez Val Del Omarrek egindako hainbat asmakizun ezagutu daitezke.

Nokodek mostran, bideo esperimentalak, instalazioak eta Estereoskopioz, praxinoskopioz eta osziloskopioz osatutako mikro museo bat ere dago.

Azken honen harira, pelikula erabiltzeari buruzko tailer bat egiten ari dute: Super-8 pelikula espatulekin karraskatu, ondoren likido erregarri eta pintura anitzak emateko.

Nokodek, bideosormen mostra izan arren, tailerrak, instalazioak edota espektakuluak ere eskaintzen ditu.

Bandabat-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button