MUSIKA

Larunbat honetan Bilbao BBK LIVE jaialdiaren “Hirian” ekitaldia

Musikaz beteriko eguna izango da biharkoa, izan ere, Bilboko Santutxu auzuneko kaleetan lau agertoki jarriko dira, eta hortik askotariko talentu eklektikoenak igaroko dira, guztira 23 artista, urtero lez, kultura eta aniztasuna Bizkaiko hiriburuko auzoetara hurbiltzeko xedez.

Bilbao BBK Live jaialdirako motorrak berotzeko abiatuko da Hirian. Ekitaldia 12:45etik 23:00etara izango da, eta “bertako kale eta plazak asfaltozko festa bihurtuko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu guztietarako modukoa”.

Karmelo agertokia Karmelo plazan egongo da, eta bertan arituko dira The Limboos eta beren r&b latinoa, eta Amaia Tirapuren Kokoshca taldea. Agertoki horretara igoko dira, era berean, ZA! bikoteak La MegaCobla eta Tarta Relena musikariekin batera sortutako ZA & La TransMegaCobla proiektu berria; Potato Punky Party Reggae taldea; Estatuko rock erreferente diren Sex Museum eta Biovac buru duen Aviador Dro.

Concherito agertokian, Samantha Hudson, punkaren historikoak diren Borrokan, Çantamartaren neo soul, hip hop eta house fusioa, Samuraï-ren pop itsaskor eta generazionala, Yung Prado eta David Burgués-en La Élite proiektua, eta Estatuko trap-aren aitzindari eta erreferente den Albany egongo dira.

Zumalakarregi agertokian Mutiko, Tattaa eta Denso raperoak, Euskoprincess Lehendakaria, Maria Escarmientoren amodiozko letra perreagarriak, L’Haine eta rap eta r&b estiloetatik eratorritako bere trap-a, MDAren trap eta hyperpop doinuak eta Granadako Plasaporros kolektiboa izango dira.

Doinu elektronikoen txanda Arsuaga-Basoa in the city agertokian izango da, eta bertan arituko dira Tronis herriko ikonoa, Yung Prado dj eta ekoizlea, Chica Gang kolektibo madrildarreko Rocío, eta GAZZI, generoaren irakurketa subertsiboenaren erakusgarri.

Datu guztiak bilbaobbklive.com helbidean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button