IKUS-ENTZUN

Amaitu berri den Zinemaldiko film onenen zikloa, Azkuna Zentroan

Gaur berton, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok Zinemaldiko filmen zikloa aurkeztuko du aditu askoren parte-hartzearekin: Gonzalo Olabarria, Kultura Zinegotzia; Fernando Perez, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria; Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; eta Jon Garaño eta Aitor Arregi, La trinchera infinita filmaren zuzendariak.

Donostia Zinemaldia Azkuna Zentrora etorriko da beste behin. Ohi den bezala, Donostiako Zinemaldia behin amaituta, eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren hautaketarekin, Zinemaldiaren 67. edizioan lehen aldiz emandako zazpi pelikula Bilbon ikusteko abagunea izango da irailaren 30etik urriaren 6ra.

Filmek oso gai interesgarria jorratuko dituzte, gerrako paisaiak, ekologia, heriotza, maitasuna eta abar. Zikloaren ateak zabalduko dituen pelikula, hain laudatua izan den La trinchera infinita (Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi).
Aipaturiko hiru zuzendariek gaztelaniaz egindako lehen film luzea (honen aurretik, eta guztiok gogoratuko duzuen moduan, Handia filma egin zuten), eta Jose Luis Rebordinosen hitzetan, “oso pelikula ona, kritika espezializatuak tokia guztietan laudatu duena, eta euskal filmografiaren historian leku pribilegiatu bat gordeko duena”.
Film honek bikote baten bizitza jorratzen du: “Gerra Zibilaren garaian, errepresaliak jasotzeko beldurra, amodioa eta zigortuen itxialdia”.
Zirkuitu komertzialetan urriaren 31n estreinatuko den lanaren sinopsia honakoa duzue: “Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea”.

Gaurko saioaren ostean (sarrera guztiak agorturik daude), aste osoan zehar oso film interesgarriak ikusteko aukera izango da. Hala, bihar, Jose Luis Torres Leiva zuzendari txiletarraren Vendrá la muerte y tendrá tus ojos: “bizitza osoa elkarrekin eman duten bi emakumek aurre egin beharko diote batak duen gaixotasunari”. Asteazkenean, Tunisiako Hinde Boujemaa zuzendariaren Le rêve de noura proiektatuko da. Urriaren 3an,  Bong Joon-ho zuzendariaren Gisaengchung / Parasite, 2020. urteko Oscar sarietarako izendatu izan dena. Hurrengo egunean, Ken Loach zuzendari txalotuaren Sorry we missed you film britainiarra ikusteko aukera izango da.
Azkenik, asteburuan, Joanne Giger-en Le milieu de l’horizon, eta François Girardek zuzendu duen The Song of Names filma izango dira ikusgai.

Aipaturiko film guztien gaineko xehetasun guztiak: Azkuna Zentroa.

Le Milieu de l’Horizon from Outside the Box on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.