LITERATURA

Aitor Arana eta Antton Kazabon idazleek lan berriak argitaratu dituzte

Erein argitaletxearen eskutik, Aitor Aranak Zuhaitza izeneko obra argitaratu du eta  Antton Kazabonek Mikel Larson izenekoa.

Zuhaitza lanean honakoa kontatuko zaigu: Unai ia beti egoten da ohean gaixorik. Egun batean, bizilagun misteriotsu bat, Ludoviko agurea, auzora bizitzera etorri dela ikusiko du ohe ondoko leihotik. Haren lagun egin ondoren, Ludovikok mundu berri bateko giltza emango dio: esperanto izeneko nazioarteko hizkuntza. Unaik esperantoaren bidez Tanzaniako Jua mutiko elbarria ezagutu ondoren, bien sendabidea izango omen den zuhaitzaren bila abiatuko dira.

Beste aldetik, Antton Kazabonek idazti zuen istorioa honakoa duzue: Dantza kontuei zegokienez oso gustura zegoen Mikel, primeran zihoakion dena, berak pentsatzen zuen bezalaxe. Bidea gero eta argiago, garbiago ikusten zuen. Buruan, ordea, bazuen beste kontu bat aspalditik bueltaka, eta horretan ez zituen gauzak hain garbi ikusten. Maiderrekin hitz egin behar zuen lehenbailehen horretaz guztiaz, baina ez zekien nondik eta nola hasi. Txikitatik biak beti elkarrekin… Maiderrek asko maite zuen Mikel, baina hori ez zen nahikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button