ARTEA

“Tetrapack” gazte sorkuntza, Montehermoson

Martxoaren 18tik maiatzaren 1a bitartean Mikel Arranz, Jennifer Custodio, Jaime Venegas eta Andrea Zarateren gazteen erakusketa kolektiboa abiatuko da Gasteizko Montehermososo kulturunean.

2015ean Gazteklikekin hasitako etaparen amaiera da Tetrapack 2016. Lehiaketako irabazleek euren banakako proiektuetan lanean jarraitu zuten, orain abiatu den erakusketa heldu arte. Guzti-guztiek, exijentzia handiko sormen prozesua bizi izan dute eta berezitasunak dituzten lau proiektu hauek proposatzen dituzte orain, oso kalitate handiko eta iradokitzailea den erakusketa hau osatuz.

Mikel Arranzek Trasfiguraciones izeneko lana ekarri du. Jennifer Custodiok, bere aldetik, Betrayals izeneko erakusketa ondu du. Jaime Venegas artistak Of to Nowhere bilduma erakutsiko du, eta azkenik, Andrea Zarateren proposamena Simbiosis da.
Artiston obra zertan den hobeto jabetzeko, hemen begiratu.

Zazpigarren edizio honetan, gazteen sormen lanean bidelagun Pili Aguado eta Iker Fidalgok osatutako Colectivo Norte izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button