BERTSOTAN

Mallabian josiko da laugarren kanporaketa

Mallabiako frontoian  izango da #Josi-Txapelketako laugarren kanporaketa azaroaren 2an, domekan, eta sei bertsolarik parte hartuko dute bertan: Arrate Illaro, Eneko Arrate, Gorka Ostolaza, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Peru Vidal. Saioa 17:30ean izango da.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik denak sailkatu ziren udaberriko eskualdeetako txapelketetatik. Malen Amenabar Uribe Butroeko txapeldun eta Nerea Ibarzabal Lea-Artibaiko txapeldun izateagatik zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketara, eta beste laurak, puntuazioz sailkatu dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa eta 5. kanporaketa, azkena, Zeanurin jokatuko da azaroaren 9an, domeka, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button