BESTELAKOAK

Afrikaren Astearen IV. edizioa, Gasteizen

Gasteizen dauden elkarte afrikarrek osatutako Diaspora Africana en Euskadi partzuergoak, Afrikaren Astearen IV. edizioa abiatu du hiri horretan maiatzaren 18tik 25era arte. Elkarte horiek afrikar kontinentearen irudi positiboa sustatu nahi dute Arabako eta, oro har, Euskal Herriko herritarren artean.

Aste honetan, Afrikaren Eguna dela eta, kultura-ekintza batzuk egongo dira, hala nola, erakusketa bat, hitzaldiak, zinema, tailerrak, eta abar.
Afrikako kulturak beren testuinguruan deskubritzeko aukera ematen duen aste izango da hau.

Ekimenaren bidez, anaitasunaren, bizikidetzaren, kulturartekotasunaren, giza eskubideen, aurreiritzien deseraikuntzaren eta errespetuaren balioak sustatu nahi dira.

Bihar eta etzi Afrikako zinema izango da protagonista Montehermoso eta Oihaneder aretoetan.

Afrikaren Astearen barruan izango diren kontu ikusgarrien gaineko informazioa (non, noiz, eta zer) hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button