BERTSOTAN

Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoaren saioa

Larunbatean jarri zen martxan 2014an lehiarik gabe egingo den Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Bat-bateko Legutioko Bostibaieta taldeak eta Gasteizko Errexala taldeak antolatutako saio bana Legution eta Gasteizen egin ziren.

Legutioko bazkari jendetsua izan zen. Bazkaria ondorengo giro onean idatzizko hiru taldeek ekin zioten saioari; Legutioko Gazte Asanbladako neskak, Bertso-eskolako gazteak eta Murgiako Bertso-eskolako gazteak.
Jarraian, Legutikoko Jon Losada gai-jartzailearen eskutik Legutioko Bostibaieta eta Gasteizko Bapateroak taldeak bat-bateko saioari ekin zioten.

Arratsaldeko partean, Gasteizko Errexala elkartean lau taldeen partaideak eta ingurukoak elkartu ziren. Merendua formatuan, idatzikoan Bertsoaren Saltsan Gasteizko Udal bertso-eskola eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea aritu ziren, Rajoy eta Trebiñuko inauteriak izan ziren bi taldeek jorratu zituzten gaiak. Marta Ugarte aurkezlearen eskutik, Gasteizko Errexala taldea eta Urkabustaiz bertso-eskola aritu ziren lagun artean.

Hurrengo saioa, Gasteizko Landatxo elkartean izango da, otsailaren 7an, 20:30an merendua eta ondoren idatzizko modalitatean Gasteizko Lehiotik at! taldea arituko da. Bat-bateko taldeak Bertxotxoak-Gasteiz eta Unibertsolariak-Aramaio taldeak kantuan arituko dira. Larunbatean, Izarran, Urkabustaizko Bertso-eskolak, Behekoiturri elkartean, 14:00etan antolatutako bazkarian Urkabustaizko Gazte Asanbladak kantatuko du idatzizko sorta bat eta ondoren Urkabustaiz eta Aguraingo Sorginetxe taldeak arituko dira bat-batean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button