ESZENA

ACT Jaialdia, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia

Bai Antzerki Eskola antolatzen duen ACT Jaialdiak XX. edizioa ospatuko du aurten, ekainaren 3ra bitartean. 2004 urtetik aurrera, ACT Jaialdiak beren proposamen berritzaileekin etorkizuneko eszena definitzen ari diren nazioarteko artista berriak sustatu ditu.

Aste honetan, makina bat ikuskizun, ikastaro, tailer edo hausnarketa-saioren bidez arte biziak esperimentatzeko aukera izango da Bilboko eta Barakaldoko agertoki ezberdinetan.
ACT sortzaileen lehiaketa bat da, artisten eta ikusleen arteko topagune bat, eta mundu osoko programatzaileak biltzen dituen arte eszenikoen azoka ospetsu bat. Gainera, nazioarteko jaialdi-sare baten parte ere bada (Birminghamgo BE Festival, Amsterdamgo ITS Festival, Erromako SHORT Theatre eta Sarajevoko MESS Festival taldeekin batera osatzen du sare hau) eta hasten ari diren artistak sustatzea du helburu.

Bilboko Udalak ACT Festival-arekin elkarlanean ari da jaialdiaren XX edizio honetan, eta gaurko programazioan, DelRevés dantza bertikaleko konpainiaren Finale emanaldia lagundu du. Ekitaldia Bizkaia Aretoan izango da, 20:00etan.
Finale dantza klasikoko pieza bat da, arkitektura mugimenduaren euskarri gisa erabiltzen duena. Espazio eszeniko berri batean dantza klasikoaz gozatzeko aukera eskaintzen dio ikusleari, testuingurutik kanpo utziz, ballet bat hiriko fatxada batera edo espazio natural batera eramanez. Publikoak identifikatuko dituen pieza klasiko ospetsuak erreproduzitzen ditu, besteak beste, El lago de los cisnes, El cascanueces eta Giselle balletetako elementuak bilduz. Delrevés dantza bertikaleko konpainia da, Bartzelonan sortu zuten Saioa Fernandezek eta Eduardo Torresek, eta 2007. urtearen erdialdean ekin zion ibilbide artistikoari. 15 urte hauetan zehar, nazioarteko ibilbide sendoa egin du, mundu osoan zehar bere lana erakutsiz. Dantza bertikalaren diziplinaren ikuspegi berri bat emanez, Delrevés lengoaia propio eta berritzaile berri baten sortzailea da.

Egun hauetako programazioa guztia: ACT

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button