ESZENA

ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia hastear

Aurtengo ACT jaialdia ekainaren lehen astean egitekoa zen Bilbon eta Barakaldon, baina “COVID19ren pandemia globalaren aurrean ezarritako alarma egoerak eragindako arrazoi larriengatik eta langileekiko, jaialdiarekin lotutako agenteekiko eta publiko orokorrarekiko erantzukizunagatik”, azaroaren lehen astera atzeratzea erabaki dute.

Abenduan deialdia itxi ondoren, jaialdiak 700 eskaera baino gehiago jaso zituen eta hautaketa-batzorde batek aukeratuak zituen aurtengo edizioko lanak.
Jaialdiaren aurtengo gai nagusia identiatea da, baina horretaz gain, “osasun-krisi global honek sortzaile berrien eszena pentsatzeko/bizitzeko moduari nola  eragin dion hausnartuko dugu. Halaber, ateak zabalik utziko ditugu online jarduera batzuk sustatzeko eta jaialdiaren hedapena streaming bidez zabaltzeko”.

Hortaz, BAI Antzerki Eskolak antolaturiko ACTk ateak zabalduko ditu gaur berton, azaroak 4, Bilboko Campos Antzokia, 20:00etan bidean jarriko diren emanaldiekin: The Beauty Of It (Angel Duran, Katalunia), Après La Chronique (Nicolas Hermansen, Katalunia), eta Lo no Manifestado (Arantza Iglesias, Euskal Herria).
Azaroaren 7ra bitartean etorkizuneko eszena berridazten ari diren makina bat artista gazte bilduko dira jaialdian, abangoardiako beren proposamenekin.

Egunez eguneko proposamenak, orduak eta tokiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button