ESZENA

“Hil arte bizi” datorren astean Donostian

Txalo teatrok egingo du heriotzari eta adiskidetasunari buruzko tragikomedia hau, Donostiako Antzoki Zaharrean, datorren asteko 26tik 29ra bitartean. Antzezpen hau Javier Veigaren idazlearen Amigos hasta la muerte testuan oinarrituta sortu du Txalo konpainiak euskaraz.

“Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da? Zein da zure aukera? Hil arte bizi”.

Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreen artean, nahaste handi eta barregarriak gertatzen dira obra osoan zehar, eta seguruenik, ikuslea behin baino gehiagotan harritu egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button