VIII. Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan gaur eta bihar, ekainak 29 eta 30, izango da, eta ekimenaren baitan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira 19:00etatik aurrera Bilboko Abandoibarran.
VIII. Lekuz Leku honen helburua, dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia lanak eramanez, proposamen ezberdinak itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko.
Herrialde ezberdinetako lanak aurkeztuko dira, esaterako Alemania, Mexiko eta Holandakoak, hurragoko beste koreografo batzuekin batera, hau da, Galizia, Madril, Katalunia, Aragoi edo Euskadikoekin.
Hala, Ingrid Magrinyá eta Julian Juarez, La Macana, Mikel Aristegui, Noemi Viana & Jesus Rubio, La Intrusa Danza, Ines Uriarte, Krego – Martin Danza, Vero Cendoya, David Zambrano eta Tumàka’t taldeak ikusteko parada egongo da ordu ezberdinetan.
Non eta zer, zehatz-mehatz ikusteko hemen begiratu