
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) 20. edizioa joan den maiatzean ospatu zen Bilbon. Gaur, FANT-eko azken edizioan parte hartu duten lanen artean aukeratutako sei film labur eskainiko dira, Bartzelonako Sants-Montjuic aldean ospatuko den XXVI Marató de Cinema Fantàstic I de Terror jaialdian
XXVI Marató de Cinema Fantàstic I de Terror zinemaldia azaroaren 17tik ari da ospatzen, eta datorren larunbatean amaituko da. FANTen presentzia gaur, azaroaren 21ean, izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Centre Civic de Cotxeres de Santseko ekitaldi aretoan (Bartzelona). Bertan, Marató zinemaldiaren Finalisten ohiko Ekitaldiaren aurretik, zenbait film labur eskainiko dira, FANT laburrean sekzioaren barruan.
Eskainiko diren sei filmak honakoak dituzue: Yayos (Roberto San Sebastián); Peter Pan (Imanol Ortiz López); Jako de Troy (Javier Arriaga); Una mierda de slasher (Miriam Ortega Domínguez); Mirage (Aitor Arenas) eta Euskal Film Labur hoberenaren saria jaso zuen film laburra, Cólera. (Aritz Moreno).
Hortaz Bartzelonatik bazabiltzate, FANTeko onenak ikusteko abagunea izango duzue.