ARTEA

80ko hamarkadako arte-bildumaren zati bat erakusgai

Bizkaiko Batzarrek lehenengoz erakutsiko dute 80ko hamarkadan eskuratutako arte-bildumaren zati handi bat, 80ko Hamarkadako Artea izeneko erakusketaren bidez.
Bilduma horren barruan honako autoren lanak ikus daitezke: Jesus Mari Lazkano, Dario Urzay, Iñaki De la Fuente, Alberto Rementeria, Agustin Reche, Gabriel Ramos Uranga, Juan Luis Goenaga, Alfonso Gortazar, Pablo Aizoiala, Daniel Tamayo, Mikel Diez Alaba, Iñaki Álvarez, Fernando eta Vicente Roscubas anaiak, Txomin Badiola, Merche Olabe eta Juana Cima.

“Gure lurraldean sortzaile berrien leherketa ezagutu zuen euskal artearen hamarkada emankor horretako bilduma propioko 22 lan batzen ditu erakusketak. Artista gehienak, mende erdiko ibilbidea duen EHUko Arte Ederren Fakultatetik irtendakoak dira. Politikaren eta gizartearen ikuspegietatik asaldatuta zegoen hamarkadan, Bizkaiko Batzar Nagusiak 80ko hamarkadan euskal artean nagusi ziren edo euren karrerak hasten zeuden artisten lanak erosten hasi ziren. Garai sozial eta ekonomiko gatza bizi zen, gainbehera industriala gero eta handiagoa zen eta asaldura sozial izugarri zegoen. Halanda be, giro horrek, gauza asko esateko zuten artisten bigarren belaunaldi bat azaleratu zuen, euskal artearen etorkizun oparoa erakutsiz”, adierazi dute antolatzaileek.

Obretan 80ko hamarkadan indar handiz sartu zen aurreko garaietan oso txarto ikusita zegoen figurazioa, hainbat motatakoa, ikus daiteke. Dena dala, hamarkada hori ezaugarri baten bidez definitu behar bada, proposamenen heterogeneotasuna izango litzateke.

Erakusketa ekainaren 28ra arte egongo da zabalik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.