MUSIKA

Tacocat taldeak Bilboloop jaialdia aurkeztuko du

AEBetako Seattle hiriko Tacocat  bandak Bilbon joko du gaur, Kafe Antzokian egingo den Bilboloop jaialdiaren aurkezpen-kontzertuan. Estatubatuarren ostean, Bilboloopers eta Les Alsborregach DJk arituko dira.

Bilboloop jaialdia azaroaren 21ean eta 22an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian. Lehenengo egunean, Bakelite, Fenster eta Pendentif taldeek joko dute; bigarrenean, berriz, Unclose, We Were Evergreen eta Say Yes Dog. Jaialdiak pop, rock eta elektronika estiloak uztartzen ditu, eta Europako talde interesgarri asko ekartzen ditu.

Gaurko kontzertuaren harira, Tacocat laukoteak pop kutsuko punk-rock melodikoa jotzen du. Emily Nokes (ahotsa), Eric Randall (gitarra), Bree McKenna (baxua) eta Lelah Maupin (bateria) musikariek osatzen dute taldea, eta NVM (Hardly Art, 2014) izenburuko lan berria aurkeztuko dute. Grabazioak pop-punk melodietan bustitako hamahiru  karamelu gordetzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button