LITERATURA

Javier Tomeo eta María Eugenia Salaverri idazleek umorezko literatura jorratuko dute

Urteko laugarren hitzorduan, Eztabaidak literaturarekin egitarauak literaturaren eta umorearen arteko harremanaren inguruko hitzaldia atondu du. Javier Tomeo Estallo (Quicena, Huesca, 1932) eta María Eugenia Salaverri (Bilbo, 1957) idazleak, testu bat noiz den umorezko literatura argitzen ahaleginduko dira. Horrez gain, genero hori zein idazlek landu duten arrakastaz eta narrazio serioaren aurrean behar bezala baloraturik ez dagoen generoa den ala ez azaltzen saiatuko dira.

Ia bi orduko solasaldian, umorezko idazlana definitzen duten ezaugarriak aztertzen saiatuko dira (izenondoa, azkartasuna, testuingurua, pertsonaia…), azpi-generorik dagoen, edo egoera jakin batzuen aurreko erreakzio gisa sortzen den literatura den ala ez.

María Eugenia Salaverri kazetaria, idazlea, zine gidoilaria eta abesti konposatzailea da. Retrato de un pájaro poesia liburua eta Un tango para tres hermanas kontakizun liburua argitaratu ditu, Calor… y celos eta Marujas Asesinas filmen gidoilari izan da.

Javier Tomeo Estallo idazle eta dramaturgo aragoarrari dagokionez, Zuzenbidean eta Kriminologian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. 50eko hamarkadan literatura herrikoia idatzi zuen (AEBEtako mendebaldean kokaturko istorioak, beldurrezko lanak…), Frantz Keller ezizena erabiliz. 1967an bere lehenbiziko eleberria argitaratu zuen, eta 70eko hamarkadan agertu ziren El unicornio edo El castillo de la carta cifrada bezalako lanak. 80ko hamarkadan, ahaztu ezin daitezkeen zenbait lan idatzi zituen, Diálogo en re mayor eta Amado monstruo, besteak beste, eta bere literatur unibertsoa mugarik gabe hazi zen laurogeita hamarreko hamarkadan.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button