
Irailaren 30tik urriaren 6ra luzatuko den Bilboko Barrea umoredun literatura eta artearen nazioarteko IV. astea aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Juan Bas idazle eta ekimenaren zuzendariak.
Prentsaurrekoan IV. edizioaren xehetasun guztiak aletu dira, haien artean astearen gakoa: underground umorea.
Umorea bere izaera kontrakulturarenean, erreboltarienean eta ezkutukoenean eta underground komikiaren aitatzat hartzen den Robert Crumb marrazkilari estatubatuarra (Aurtengo BBK-Bilboko Barrearen saria berarentzat izango da) eta azken mende erdiko kultura popularrean artistarik eraginkorrenetako bat izango dira laugarren edizio honetako protagonistak.
Barrez beteriko ekitaldietan, Robert Crumbekin batera, diziplina ezberdinetako hainbat pertsonaia ospetsu bilduko dira. Marrazkilarien artean Crumb eta Nazario topatuko ditugu; Nick Hornby eta Manuel Vilas idazleak; José Luis Cuerda eta Fernando Trueba zinema zuzendariak; Fermin Muguruza, Roberto Moso eta Gari musikariak; Ignacio Echevarria eta Manuel Rodriguez Rivero editoreak eta literatura kritikariak; Ouka Leele argazkilaria eta Javier Mariscal polifazetikoa eta beste hainbat.
Mikroipuinen IV. lehiaketa ere abiatuko da. Mikroipuinek ez dute gutxieneko luzera jakin bat izan behar, baina asko jota 100 hitz eduki behar dituzte.
Hemen begiratu ahal duzue zehatzago programazio guztia.