ESZENA

2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntzarako proiektuak

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko hamaikagarren deialdia egin zuen duela hilabete batzuk, euskarazko sorkuntzak bultzatzeko xedez.

2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak jasotako proiektuen artean, baditu lehen eta bigarren sariak. Hala, epaimahaiak lehen saria eman dio Dxusturi teatroaren Lakoste antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Zutani teatroaren Bete ingoiau lanari egokitu zaio. Proiektu irabazleak 4.000 euroko diru-laguntza jasoko du antzezlana garatzeko. Bigarren sariak 3.200 euroko diru-laguntza izango du.
Lanak ekoiztu ondoren, 2021 urtean, Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 30. edizioaren barruan plazaratuko dira.

Eneritz Artetxe gidoilari, zuzendari eta aktorearen obra da Lakoste. Antzezlan hori galdera ugariren inguruan ardazten da: “Nola uztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergatik ez digu inork sekula menopausiaz ganoraz hitz egiten? Nola hezi nerabe bat? Ze jendarte mota ari gatzaizkie nerabeei transmititzen? Mundu distopiko honetan geratzen ote zaigu elkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?”

Bigarren saria Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel sortzaileen Bete ingoiau obra izan da. “Gasolingegi batean lan egiten du bikote protagonistak. Bertatik pertsonaia nazkagarri zein zoragarriak pasatzen dira eta makina bat sekretu gordetzen ditu gasolindegiak. Egunerokoa monotonia bihurtu da Leonorrentzat, gutun sekretu bat jaso duen arte. Pertsonaien bizitza hankaz gora jarri eta gizarte honetan bizirauteko beste modu batzuk bilatuko ditugu, umore beltzaz eta absurdoaz lagunduta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button