LITERATURA

2015eko Etxepare saria munstroentzat

Aurkeztu diren 18 lanen artean, Pello Añorgaren eta Jokin Mitxelenaren Munstroek pixa egiten dute ohean albumak, 2015eko Etxepare saria irabazi du. Aipatzekoa da Añorgak eta Mitxelenak Etxepare saria irabazten duten bigarren aldia dela.

Epaimahaia Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatu dute, eta honelako balorazioa eman dute lanaren gainean: “unez une eta lerroz lerro puzten eta puzten doan beldurra barre algara eta lasaitasun bihurtzen da, azkenean. Testua eta irudiak elkar josita datoz, jolasa motor eta emozioa kide direla. Musika darie hitzei eta bizia irudiei”.

Sari bakarra eman zaie, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan, eta horretaz gain, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2015eko udazkenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button