ARTEA

Nerea de Diego artistaren”Azuring” erakusketa Iruñeako Gotorlekuan

Nerea de Diego artistak Azuring erakusketa aurkeztu du, irailaren 25era arte Iruñeako Gotorlekuko Polvorin aretoan. Argazkia, marrazkia, bideoa zein eskultura nahasten dituen instalazioa dugu ikusgai.

“Ilunabarraren unean, itzalak agertzen dira bertan, esku-adar-zuhaitz-oreina eta artista beraren arteko erlazioak iradokitzen direlarik.”

Nerea de Diego (Iruñea 1974) Arte ederretan lizentziatua da eta urteak daramatza erakusketak egiten.
Joan den urtean Moises Perez de Albeniz Galerian aurkeztutako Fauna residual instalazioa da oraingo proiektu honen abiapuntua.
Bertan gizaki-animalia formen itzal-siluetez osatutako irudiarekin hasi zen lanean eta oraingo erakusketa horren jarraipena da, itzalak materializatu egiten dira zenbait kasutan, eta objektu edo argazki bihurtu.

Irudiak errepikatu egiten dira, adardun emakumea behin eta berriro. Eguna gauari heltzen dion unea da, non animaliak atera egiten dira, totem-aren unea. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button