LITERATURA

Bilboko Udalak saiakera eta poesia sariak banatu ditu

Bilboko Udalak urtero antolatzen ditu Blas de Otero-Ángela Figuera eta Miguel de Unamuno Saiakera Literatur Lehiaketak. Aurtengo edizioaren irabazleak nortzuk diren jakinarazi ditu.

2023ko Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia Sariaren euskarazko modalitatean 16 proposamen jaso dira, eta saria Elena Sanchez Fuertesentzat izan da, Epilogorik Gabe lanagatik. Epaimahaiak nabarmendu duenez, “batasun handia erakusten duen lana da, egiturazkoa zein adierazkorra. Aurkezten duen mundu-ikuskera gaurkotasunaren erakusgarri da, erreferentzia literarioz jantzia eta gaiarekin ondo uztartua”.
Gaztelaniazko modalitatean, lehiaketara aurkeztutako Estatuko, Europako eta Latinoamerikako lanen parte-hartze handia izan du, 800 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Horien artean gaztelerazko saria Daniel García Aranaren Todo Instante lanarentzat izan da. Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, “hizkuntza oso zaindua duen obra bat da, funtsezko hitza bilatzen duena eta naturaren eta existentziaren ikuspegi bizia erakusten diguna, batzuetan japoniar forma poetikoetara hurbiltzen diren poema laburrekin”.

Bi poemarioek 5.500 euroko saria jasoko dute, argitaratzeaz gain.

Beste aldetik, Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXIV. edizioak 117 original jaso ditu; 112 gaztelaniaz eta 5 euskaraz. Euskarazko modalitatean, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar izan da irabazlea, Sekularizazioa Euskal Herrian lanagatik.
Gaztelaniaz, Daniel García Aranaren El otro decir, la otra orilla (tres tratados) saiakera aukeratu dute irabazletzat, Blas de Otero-Ángela Figuera poesia-lehiaketaren gaztelaniazko sari nagusia ere eskuratu duena.

Bi egileek 6.000 euroko saria jasoko dute eta entseguak argitaratuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button