LITERATURA

103 olerkari “Hatsaren Poesia 2014” olerki bilduman

Hatsaren Poesia 2014 olerki bilduma egituratua dela adierazi digu Auxtin Zamorak, “inprimetegian laister sartzekotan”.

Eta bestelako datuak ere eman dizkigu: “103 olerkariek banazka, eta 215 bat taldeka, parte hartu dute. Hala ere, nunbait pena bat badugu, ikustean iragan urteetan parte hartu dutenetan, zonbait eskas direla. Ean datoren urterako animatzen diren. Oraino 400 bat egun baditugu gure aintzinean!!!”

Poemak bidali dituztenen artean, Miren Agur-Meabe, Piarres Aintziart, Kepa Zigor Akixo, Agurtzane eta Maddi Anduetza, Luigi Anselmi, Juan-Mari Apaolaza Aurelia Arkotxa, Marisa Arruabarrena, JoxAnton Artze, Iñaki Bastarrika, Idoia Beratarbide, Itxaro Borda, Junes Casenave-Harigile, Jean-Louis Davant  eta abar.

Aurten ere Olerkarien eguna ospatu nahi dute . “Beste azken urtetan bezala, ontsa litaike, nor berak egitura dezan bere inguruan olerki ekitalditxo bat, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke Olerkarieneguna-ren blogearen bitartez”.

Azkenik esan behar da Hatsaren Poesia eguna, apirilaren 6an ospatuko dutela Senpere Larraldean. Egun horretan, arratsaldeko 16:00etan liburu aurkezpena izango da. Gero Hatsaren Olerki bustiak 2014 bideoaren proiekzioa, publikoari ere zabalik. Azkenik, olerki irakurketa eta arratsaldeko askari bat liburuan parte hartu dutenen artean. Izena eman apirilaren 2a baino lehenago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button