ESZENA

Zurrunbilo jaialdiaren asteburu betea

Parasite Kolektiboak antolatu du Zurrunbilo  jaialdia, Baratza Aretoaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Laboral Kutxaren eta EHUren babesarekin. Zurrunbilo jaialdia martxoaren 20, 22, 23 eta 24an egiten ari da Gasteizen, hortaz, asteburu honetan beterik dator.

Edizio honetan, “arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko gara, ardatz komun batetik abiatuta: artxiboa, antzerki dokumentala, memoria eta belaunaldien arteko harremanak”.

Lehenengo hitzordua martxoaren 20an izan da. Josune Velez de Mendizabal Mamiak Kolektiboaren Ogiak Hizketan Baleki (Gasteiz 1835-1836: hiri okupatuaren kronika bat) kazetaritza performatiboa duen proposamenaren protagonista izan da.
Gaur, martxoaren 22an, Ane Gebarak La Deskarada, La Esther piezaren garapena estreinatuko du. “Bi belaunaldi desberdinetako bi emakumeren (artista bera eta bere amona) harremana ikertzen da eta gure arbasoekiko harremanaz eta gorputzen eraldaketaz hitz egiten digu”.

Larunbatean, martxoak 23, programa bikoitza izango da: 18:00etan, Oier Guillanek ganbila.eus webgune berria aurkeztuko du eta ondoren, Ander Lipusek Antzerkiaren labirintoan liburua aurkeztuko du. Itziar Manerok amaiera emango dio egunari Memoria lanarekin.

Bukatzeko, martxoaren 24an, Metrokoadrokak Artxibo Biluziak egingo du. Javier Barandiaran eta Intza Alkain protagonista dituen konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa. Joan Mari Torrealdai, Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko lehendakaria da pieza horretako gakoa.

Datu guztiak Baratza Aretoaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button