BESTELAKOAK

“Liburu bat, istorio bat” ekimena, Koldo Mitxelenan

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen 20. urteurrenaren harira, liburuekin lotutako ekimen interesgarria abiatu dute. Izan ere, irakurleon liburu kutunak bildu nahi dituzte gune bakarrean: “Denok daukagu gogoan liburu berezi bat. Amets eginarazi zigun liburu bat; erabaki garrantzitsuak hartzera animatu gintuena edo mundua pixka bat hobeto ulertzen lagundu ziguna”.

Horretarako, Liburu bat, istorio bat jarri dute martxan Twitter sare sozialaren bitartez. Parte hartu nahi dutenek euren liburu kutunaren azalari argazkia egin beharko diote, eta Instagramera igo #liburubatistoriobat traolarekin (Instagramen konturik izan ezean, bidali argazkia ondoko helbide elektronikora: liburubatistoriobat@gmail.com).

Hala, azaroaren 25etik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturunean irakurri, kontsultatu edo maileguan eraman ahal izango dira.

Bestelako jarduerak

Horrekin batera, Kulturuneak bestelako jarduerak ere ondu ditu asteon: azaroaren 12an, musika eta poesia errezitaldia izango dira,  Teresa Calo, Rafa Berrio eta Ainara Legardonen eskutik; Jon Obesok prestatutako antologia (gaztelaniaz). Azaroaren 13an, halaber, Itziar Okarizek Virginia Wolfen Gela bat norberarena (euskaraz) performancea aurkeztuko du, eta Asier Zabaletak dantza emanaldia egingo du, Joan zaretenei adio.

Informazio gehiago: liburubatistoriobat.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button