ESZENA

“Zirkualde”, zirkuko arteen jaialdia asteburu honetan Bilbon

Errekalde auzoak Zirkualde Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko du asteazkenetik igandera  bitartean.  Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak daude: zirku tradizionala, akrobaziak, malabarismoa, orekak, kaleko antzerkia eta musika, clown umorea, eta abar. Hala, asteazkenean, Errekaldeko Liburutegian, 18:00etan, Goloka antzerki taldeak (Euskal Herria) Wolingen garatxoa txotxongilo-ikuskizuna aurkeztuko du.

Egitarauaren zati handiena, baina, ostiraletik igandera egingo da. Ostiralean, bi hitzordu izango dira, Errekalde Plazan: Rouge Eléa euskal konpainiak Ronde – Bi Ahizpa antzeztuko du, 19:00etan; eta Andaluziako La Banda del Otro taldeak Yee-Haw! ikuskizuna aurkeztuko du, 20:00etan.

Larunbatean, ostera, hiru ikusgarri izango dira, Errekalde Plazan: Malicia euskal konpainiak La importancia de los horribles detalles aurkeztuko du, 19:00etan; Malas Compañías euskal taldeak Letter zabalduko du Errekalden, 19:30ean; eta, azkenik, Euskal Herriko, Kataluniako eta Frantziako Cabaret De Mar a Mar – Caminos Emergentes taldeak Mar2 antzeztuko du, 20:30ean.

Igandean, bi euskal konpainia arituko dira: Philo ta Jole taldeak Mr. Pichichi aurkeztuko du, 18:00etan, eta Trotamundos-ek Historias de un baúl, 19:00etan.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button