ARTEA

“Zipriztinduz”, Gema Arrugaetaren argazki erakusketa ikusgai, Tabakaleran

“Edertasunaren indarraz baliatuz, bizi garen eta bizi gaituen ingurunearekiko etika aldarrikatuz”, irailaren 8ra arte, ikusgai  egongo da Gema Arrugaetaren  argazkiz osatutako Zipriztinduz erakusketa, Donostiako Tabakaleran.

Argazkilaritza hizkuntza gisara eta irudia jolas gisara hartzen dituen artistak, naturarekiko eta bidaiekiko grina berezia du. Hala, naturan, kulturan, bidaian eta landa inguruneko argazkilaritzan murgilduko gaitu oraingoan ere.

Esperientzia zabala du munduko hainbat paisaia, herrialde eta kulturatan, eta argazkilaritza-lan ugari egin izan ditu esperientzia horietan oinarrituta. Esaterako,  Al Filo de lo Imposible telebista-saioan, argazkilari profesional gisara jardun du Nepalen eta Tibeten.

Gainera, 13 dokumental egin ditu askotariko formatuetan, eta 10 museo tematikotan baino gehiagotan daude Gema Arrugaetaren argazkiak. Argazki-erakusketak ez ezik, bere  jardun profesionalean, argazkilaritza-mintegietan irakasle ere ibiltzen da.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu