LITERATURA

Literaturari eta gerrari buruz "Eztabaidak literaturarekin" ekimenean

Eztabaidak literaturarekin, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait iruditara hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, literaturari eta gerrari buruzko topaketa aurkeztuko du gaur, Jorge Martinez Reverte idazle eta kazetariarekin eta Raul Guerra Garrido idazle eta, lanbidez, farmazialari denarekin.

Elkarrizketak hilero burutzen dira, asteartez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan, topaketaren moderatzailea Juanma Jubera irrati aurkezlea izango da.

Urteko hirugarren hitzorduan, Eztabaidak literaturarekin egitarauak literaturaren eta gerraren arteko harremanaren inguruko hitzaldia proposatzen du. Jorge Martinez Revertek (Madril, 1948) eta Raul Guerra Garridok (Madril, 1935), historian zehar horrenbesteko arrakasta lortu duen genero belikoaren ikuspegi laburra eskainiko dute, eta ondoren, gerrak literaturaren sorkuntzan izan duen eraginaz arituko dira. Landuko dituzten beste gai batzuk, gerra bat literaturatik kontatzeko modua edo, azken urteetako gatazkek, Irakekoak, Afganistangoak edo Vietnamekoak, literatura unibertsalean aztarnarik utziko duten ala ez, izango dira. Horrez gain, egungo genero belikoari eta etorkizunean izan dezakeen bilakaerari buruz ere hitz egingo dute.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button