ARTEA

“Pablomad” diseinatzailearen erakusketa Gasteizen

Gasteizko Los Nitxos taldeko abeslari eta diseinatzaile grafikoa den Pablo Madariaga Pablomad artistak erakusketa inauguratuko du maiatzaren 25ean, ostirala, Gasteizko Iguana tabernan; erakusketa zabalik egongo da uztailaren 4a bitarte eta Musikaplastikaren baitan dago.

Programa horren bitartez musikarekin lotura estua duten artista ezezagunen lana sustatu nahi dute. Honakoa Musiklaplastikaren zortzigarren erakusketa da.

Izan ere, Pablo Madariagaren lan grafikoaren zati handi batek harreman estua dauka musikaren munduarekin, tartean, kartelak, disko azalak, edo flyer-ak egin ditu. Horretaz gainera, kontzertuen kronikak ere idazten ditu, eta diseinuaren munduan egin duen lanen artean Bilboko Kafe Antzokiaren logoa nabarmenduko genuke.

Madariagak 7 ½ izenburua jarri dio erakusketari Iguana taberna zabaldu zenetik zazpi urte eta erdi igaro direlako. Erakusketaren kartelean, halaber, izenburu bereko Felliniren filmaren irudia erabili du artista gasteiztarrak. Dena dela, berak argi utzi ez dela artista.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button