ARTEA

Ricardo Cases argazkilariak erakusketa eta liburua aurkeztuko ditu bihar Bilbon

Ricardo Cases (Orohuela, 1971) argazkilaria Informazio Zientzietan lizentziatua da eta 2006 urtean Blank Paper argazki-kolektiboan sartu zen. Orain arte bi liburu argitaratu ditu: Belleza de barrio (2008) eta La caza del lobo congelado (2009). Azken hori bihar aurkeztuko du Bilboko ANTI libururdendan 20:30ean. Gainera, liburu horretako irudiekin osaturiko erakusketa ere inauguratuko du, zein maiatzaren 28ra bitartean ikusgai egongo den.

Luis Lopez Navarroren hitzetan, "Casesen lan fotografikoa gizakiaren nahiekin lotzen da, alegia, masen gizarteko hiritarraren desio sakon eta unibertsalekin. Gizaki hori hutsalkeriaren kontra borrokatzen da bere duintasunak ospe gutxiko medioa gaindi dezan eta harekin aurrez aurre jar dadin. Horretarako, folklore garaikideko adierazpenetara begiratzen du, espainiarraren egia bilatuz, espainiarra, hirian, modernitatean bizitzera behartuta dagoen herriko seme gisa ulertuta. Distantziatua eta zinikoa den pop itxuratik haratago, gai humanoa eta gai antropologikoa interesatzen zaizkio. Arlo sozial eta dokumentaletik haratago, benetako pultsio unibertsalak interesatzen zaizkio, Espainia garaikidearen azalera hutsal, kitsch eta glamour gutxikoaren azpian antzematen direnak".

ANTIk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button